HELBURUAK
Musika maitatzen eta sentitzen ikasi.
Musikak sentimenduak sortarazteko duen gaitasunaz jabetzea.
Aho - erritmo, psikomotrizitate, entzumen eta adierazpen gaitasunak garatu.
Norberak sortutako musika konposatu ahal izateko baliabideak ematea.
Taldekideekin nahiz bakarka, giza erlaziotarako, musika zubi bezala erabili.
Oroimena landu.
Jendearen aurrean jotzeko ohitura hartu.
IRAKASLEAK
Irakasle guztiak tituludunak dira.
Formazioa urtero berritzen doa.
Metodologia berriak, joera ezberdineko ikasketak,
informatika musikala: midi artxiboak, moldaketak, harmonizazio modernoak, ahots teknika, "musika eta mugimendu" ikasleei zuzendutako ikastaroak (mugimendua, dantza, instrumentazioa…), musika eskoletako zuzendarien mintegiak…
IKASLEAK
Ikasleagoaren batezbesteko adina 4 urtetik aurrerakoa da.
Ikasle gehiena Zurriola ikastolakoa izan arren, badira kanpotik datozen gutxi batzuk ere.
Ikastolako ikasle ohiak ere badira astero bertara hurbiltzen direnak musika lantzera.
GURASOEKIN HARREMANAK
Gure eskolaren abantarik handienetako bat hauxe da:irakasle eta gurasoen arteko harremana era bat zuzena dela. Bai ordutegiak moldatzeko garaian baita etxean sortzen diren kezkak konpontzeko unean, telefonoz deitu eta irakaslearekin harremanetan jar gaitezke edozein egunetan. Momentuan ez bada ere, oharra utzi eta irakaslea harremanetan jarriko da gurasoekin.
Ez izan zalantzarik, deitu beldurrik gabe!!!
Zurriola Musika eta Dantza Eskola
zurriolame@zurriolaikastola.net
Tlfnoa 943 272 587 luzapena 120
Urtean hirutan eramango dute etxera txostena, Gabonak aurretik, apirilaren hasieran eta ekainaren erdialdean.